Artículo de Alejandro Arizkun en el nº 1 de la revista Iura Vasconiae, año 2004. Las facerías aparecen como acuerdos entre municipios vecinos para regular la explotación común de algunos recursos, especialmente de hierbas y aguas o para institucionalizar la resolución de conflictos en ese terreno. Se analiza el papel económico, cambiante en el tiempo, […]
Enpresentzako metodologia berritzaileei buruzko jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta ESTIA Recherchek, Donostian

Enpresetan berrikuntza bultzatzea, eskualde arteko lankidetzaren ikuspegitik. Ikuspuntu horrekin ekin diote
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Bidarteko ESTIA Recherchek enpresen berrikuntzari buruzko jardunaldiari. Gaur eta bihar izango da, Basque Culinary Centerren (Donostia). Guztira, ehun pertsona, ikertzaile eta enpresak parte hartuko dute bertan. Jardunaldia ERALAN2 ikerkuntza-programaren barruan kokatzen da. Enpresen berrikuntza bultzatzeko mugaz haraindiko plataforma horrek barne hartzen ditu eta bere helburua da enpresetan mugaz haraindiko politika berritzaileak gauzatzeko gaitasunak aurkitu eta garatzea.
Pirinioez haraindiko jardunaldia gaur hasi da Antonio Cancelok eman duen hitzaldiarekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”
Jardunaldia 9:30ean hasiko da, Antonio Cancelo Mondragon Korporazioko lehendakari ohiak eskaini duen hitzaldi honekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”. Goizean eta arratsaldean zehar, mugaz haraindiko jardunbide egokien lekukotasunak azaldu eta gai komunak zehazteko lantegiak egin dira. Bihar, azaroak 8, Exeter-eko Unibertsitateko irakasle Richard Owenek honako hitzaldi hau eskainiko du: “Berrikuntza arduratsua”. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da.
ERALAN2 plataforma
ERALAN2 enpresen berrikuntza laguntzen duen mugaz haraindiko plataforma da. Enpresekin batera, kudeaketa berritzeko metodologiak eraiki eta ETE-etara egokitutako ikasketa-tresnak eta -metodoak garatzea du helburu. Hala, Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA buru direla, enpresen kudeaketari buruzko eta berrikuntza bultzatzeko behar diren gaitasunen identifikazioari eta garapenari buruzko arazoak mugaz haraindiko ikuspegi batez aztertuko dira. Mondragon Unibertsitateko eta ESTIAko 50 ikertzailek, ingeniarik eta teknikarik dihardute ERALAN2 programan.
Bihar, azaroak 8, Exeter-eko Unibertsitateko irakasle Richard Owenek honako hitzaldi hau eskainiko du: “Berrikuntza arduratsua”
No comments yet.